Lege-oharra eta Pribatutasun-politika

Sarrera

Pribatutasun-politika honek Behingoz enpresak, guk, www.behingoz.es-en bidez gure Webgunean sartzen diren edo gurekin Informazio pertsonala partekatzen duten erabiltzaileen informazioari dagokionez egiten ditugun jardunbideak laburbiltzen ditu.

Agintaritza arduraduna, datuen babesari buruzko legeen arabera, zehazki Datuen babesari buruzko erregelamendu orokorraren arabera (GDPR, ingelesezko siglak):

Erabiltzailearen eskubideak

Honako hau egin dezakezu:

  • Zuri buruzko Informazio pertsonala prozesatzen ari den ala ez baieztatzeko eskatu, eta biltegiratutako zure Informazio pertsonala eta informazio osagarria helarazteko eskatu.
  • Zuzenean eskaintzen diguzun Informazio pertsonalaren kopia helarazteko eskatu, erabilera orokorreko eta irakurketa mekanizatuko formatu egituratuan.
  • Zure Informazio pertsonala, guk kontrolatzen duguna, zuzentzeko eskatu.
  • Zure Informazio pertsonala ezabatzeko eskatu.
  • Guk zure Informazio pertsonala prozesatzea ukatu.
  • Zure Informazio pertsonalaren gure prozesamendua murrizteko eskatu.
  • Agintari ikuskatzaile bati salaketa edo erreklamazioa aurkeztu.

Hala ere, kontuan izan eskubide hauek ez direla behin betikoak eta geure interes legitimoen eta arauzko baldintzen mende egon daitezkeela.

Goian aipatu edozein eskubide egikaritu nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso, jo gure Datuak Babesteko Zuzendariarengana ("DBZ"): info@behingoz.es

Datu-atxikipena

Zuri dagokizun Informazio pertsonala gure zerbitzuak emateko eta gure legezko betebeharrak betetzeko, desadostasunak konpontzeko eta gure politikak ezartzeko edota betearazteko behar beste denboraz gordeko dugu. Gordeta izateko aldiak bildutako informazio-motaren eta informazio hori biltzeko helburuaren arabera zehaztuko dira, egoerari aplikatu beharreko baldintzak eta zaharkituriko eta erabili gabeko informazioa ahalik eta denborarik laburrenean suntsitzeko beharra kontuan hartuta. Aplikatzekoak diren legerien arabera, bezeroen Informazio pertsonala, kontuak irekitzeko agiriak, jakinarazpenak, eta aplikatzekoak diren legeek eta araudiek ezarritako beste edozein informazio jasotzen dituzten erregistroak atxikiko ditugu.

Beharrezkoa ez den informazioa edozein unetan eta geure irizpidearen arabera zuzendu, berrezarri edo ezabatu ahal izango dugu.

Datuak biltzeko arrazoiak

Zure Informazio pertsonalaren prozesamendua, hau da, arrazoizko bitartekoen bidez nor zaren jakitea ahalbide dezakeen edozein informaziorena (aurrerantzean, "Informazio pertsonala"), beharrezkoa da zurekin ditugun kontratu-betebeharrak betetzeko, gure zerbitzuak emateko, gure interes legitimoak babesteko eta aplikatzekoak zaizkigun lege- eta finantza-legeriak errespetatzeko.

Webgunea erabiltzeaz batera, baimena emango duzu zure Informazio pertsonala biltzeko, biltegiratzeko, erabiltzeko, zabaltzeko eta bestelako moduetan erabiltzeko, Pribatutasun-politika honetan adierazitako moduan.

Gure Erabiltzaileei Pribatutasun-politika hau arretaz irakurtzea eta oinarritutako erabakiak hartzeko erabiltzea gomendatzen diegu.

Zer informazio biltzen dugu?

Erabiltzaileen bi datu- eta informazio-mota biltzen ditugu.

Aurrenekoa Erabiltzailearen gaineko identifikatu gabeko eta identifikatu ezinezko informazioa da, zeina hark Webguneari ematen dion erabileraren bitartez bil daitekeen ("Informazio ez-pertsonala"). Erabiltzaile baten Informazio ez-pertsonala biltzen dugunean, ez dugu nor den jakiten. Informazio honen barruan, metatutako erabilera-datuak eta gailuak transmititutako informazio teknikoa egon daitezke, bai softwarekoak bai hardwarekoak (adibidez, gailuak darabiltzan nabigatzaile-mota eta sistema eragilea, hizkuntza-lehentasunak, sarbide-ordua, etab.), gure Webgunearen funtzionaltasuna hobetzeko xedez. Era berean, Erabiltzaileak bertan egiten duen jarduerari buruzko informazioa biltzen dugu (bisitatutako orriak, web-nabigazioa, klikak, ekintzak, etab.).

Bigarren informazio-mota Informazio pertsonala da, banaka identifika daitekeena, hain zuzen ere; hots, pertsona bat nor den aditzera ematen duen informazioa da, edo, zailtasun handirik gabe, nor den aditzera eman dezakeena. Informazio honen barruan, honako hauek biltzen dira:

  • Gailuari buruzko informazioa: gailuak ematen duen Informazio pertsonala biltzen dugu, hala nola geolokalizazio-datuak, IP helbidea, identifikatzaile esklusiboak (MAC eta UUID helbideak, kasu) eta Erabiltzaileak Webgunean egiten duen jarduerarekin loturiko bestelako informazioa.

Nola jasotzen dugu zuri buruzko informazioa?

Zuri dagokizun Informazio pertsonala hainbat ekintzaren edo jatorriren bidez jasotzen dugu:

  • Gure Webgunean erregistratzean zure datu pertsonalak nahita ematen dizkiguzunean,
  • Gure Webgunea gure zerbitzuen erabilerari dagokionez baliatzen duzunean,
  • Kanpoko hornitzaile, zerbitzu eta erregistro publikoen bidez (esaterako, trafikoari buruzko estatistiken hornitzaileak).

Nola erabiltzen dugu informazioa? Norekin partekatzen dugu?

Erabiltzaileei dagokien informazioa ez dugu alokatzen, saltzen edo ezein hirugarrenekin partekatzen, Pribatutasun-politika honetan ezarritako baldintzen arabera izan ezean:

Informazioa helburu hauetarako erabil dezakegu:

  • Zurekin harremanetan egoteko: gure produktu eta zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko, informazioa izan dezazun.
  • Zurekin komunikatzeko eta gure eskaintzei zein fitxa tekniko eta segurtasun-fitxa berrienen eguneratzeei buruzko informazioa emateko.
  • Garbiketaren sektoreko produkturik berritzaileenen gaineko informazioa helarazteko, jakinaren gainean egon zaitezen.
  • Goian aipatu erabilerez gain, baliteke Informazio pertsonala gure enpresa filial eta azpikontratistetara transferitzea edo zabaltzea.

Pribatutasun-politika honetan zerrendatutako xedeez gain, Informazio pertsonala gure konfiantzazko kanpo-hornitzaileekin parteka dezakegu, zeinak mundu osoko jurisdikzio desberdinetan kokatuta egon daitezkeen, helburu hauetako edozeinetarako:

  • Gure Webgunearen ostatatzea eta kudeaketa
  • Gure datu-basearen elaborazioa

Gainera, badugu informazioa zabaltzea, baldin eta ziur bagaude zabalkundea baliagarria edo nahiko beharrezkoa izan daitekeela honako hauetarako: (1) aplikatzekoa den edozein lege, araudi, lege-prozedura edo gobernu-eskaera betetzeko; (2) gure politikak aplikatzeko (gure Akordioa barne), besteak beste haren balizko arau-hausteak argitzeko edozein ikerketa; (3) legez kanpoko jarduerekin edo bestelako arau-hausteekin, iruzur-susmoarekin edo segurtasun-gaiekin loturiko ekintzak ikertzeko, antzemateko, saihesteko edo gauzatzeko; (4) geure burua legezko salaketetatik edo erreklamazioetatik defendatzeko ditugun eskubideak ezartzeko edo egikaritzeko; (5) geure, gure erabiltzaileen, zeure edo beste edozein hirugarrenen eskubideen, jabetzaren edo segurtasunaren gaineko edozein kalte edo galera saihesteko; edo (6) segurtasun-erakundeei laguntzeko edota, beharrezkotzat joz gero, jabetza intelektuala edo bestelako lege-eskubideak betearazteko.

Hirugarrenen informazioaren bilketa

Gure politikak zugandik biltzen dugun informazioaren erabilera eta zabalkundea besterik ez du barne hartzen. Internet bidez beste erakunde edo webgune batzuei jakitera ematen diezun informazioaren zabalkundeari dagokionez, litekeena da araudi ezberdinak aplikatzea informazioaren zabalkunde edo erabilera horri. Ondorioz, zure informazioa jakinaraziko diezun erakundeetako bakoitzaren baldintzak eta pribatutasun-politika irakurtzea gomendatzen dizugu.

Pribatutasun-politika hau ez zaie aplikatzen gure jabetzakoak ez diren edo gure kontrolpean ez dauden enpresen jardunbideei, ezta kontratatuta edo gure zuzendaritzapean ez dagoen inori ere, informazioa Pribatutasun-politika honetan ezarrita dagoen bezala zabal dezaketen hirugarren guztiak barne.

Nola babesten dugu zure informazioa?

Kontu handiz ezartzen eta mantentzen dugu bai Webgunearen bai zure informazioaren segurtasuna. Informazioa segurtatzeko nahikoa neurri aplikatzen baditugu ere, ezin dugu gure gain hartu gure Webgunean baimenik gabe sartzen den edo haren erabilera desegokia egiten duen edonoren ekintzen gaineko erantzukizunik, eta ez dugu bermatzen, ez inplizituki ez esplizituki ez beste edozein modutan, ez denik halako sarbiderik gertatuko.

EEEtik kanpoko datu-transferentzia

Kontuan izan datuen hartzaile batzuk Europako Esparru Ekonomikotik kanpo egon daitezkeela. Kasu horietan, zure datuak datuen babes-maila Europako Batzordeak onartutakoa duten herrialdeei baino ez dizkiegu jakinaraziko, edo, bestela, datuen babes-maila egokia bermatzeko akordioa egingo dugu.

Iragarkiak

Baliteke hirugarrenen publizitate-teknologia erabiltzea Webgunean sartzen zarenean iragarkiak erakusteko. Teknologia horrek Zerbitzuak erabiltzen dituzun moduari dagokionez baliatzen du zure informazioa, iragarkiak erakusteko (adibidez, zure web-nabigatzailean hirugarrenen cookieak txertatuz).

Hirugarrenen publizitate-sare ugaritan sartua izateari uko egin diezaiokezu, Network Advertising Initiative ("NAI") eta Digital Advertising Alliance ("DAA") erakundeetako kideek kudeatzen dituztenak barne. NAIko eta DAAko kideen jardunbide honen gaineko informazio gehiago eskuratzeko, bai eta enpresa hauek zure  informazioa erabiltzeko egiten dituzten aukerei buruzkoa ere, NAIko eta DAAko kideek kudeatutako hirugarrenen publizitate-sareetan sartua izateari uko egiteko modua barne, jo haien webguneetara:

http://optout.networkadvertising.org/#!/

eta

http://optout.aboutads.info/#!/.

Marketina

Baliteke zure Informazio pertsonala, hala nola izena, posta elektronikoa, telefono-zenbakia eta abar gure zerbitzuekin loturiko sustapen-materiala eskaintzeko erabiltzea, guk geuk edo gure kanpoko azpikontratistek, zure interesekoa izan daitekeelakoan.

Zure pribatutasun-eskubidea errespetatzeko, aipatu materialarekin batera gure merkataritza-eskaintzak ez jasotzeko baliabideak eskainiko dizkizugu. Zure harpidetza baliogabetzen baduzu, zure helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia gure merkataritza-banaketako zerrendetatik ezabatuko dugu.Izan kontuan gure merkataritza-mezu elektronikoak jasotzeko harpidetza baliogabetuta ere litekeena dela posta elektronikoz beste jakinarazpen-mota garrantzitsu batzuk bidaltzea, jasotzeari uzteko aukerarik eskaini gabe. Jakinarazpenok bezeroarentzako zerbitzuen iragarkiak edo administrazio-jakinarazpenak izan daitezke, besteak beste.

Transakzio korporatiboa

Transakzio korporatiborik eginez gero (adibidez, gure negozioaren funtsezko zati bat saldu, bat-egitea edo aktiboen salmenta), baliteke informazioa besterekin partekatzea. Orduan, enpresa onuradunak edo eskuratzaileak hartuko ditu bere gain Pribatutasun-politika honetan azaldutako eskubide eta betebeharrak.

Adingabeak

Jakitun gaude haurren pribatutasuna babestea oso garrantzitsua dela, bereziki online ingurunean. Webgunea ez dago diseinatuta haurrek erabiltzeko, eta ez du xede hori. Inola ere ez dugu baimenduko adingabeek gure zerbitzuak guraso baten edo legezko tutorearen baimenik edo adostasunik gabe erabiltzea. Ez dugu biltzen, jakinaren gainean, adingabeei buruzko inolako informazio pertsonalik. Guraso edo legezko tutore batek jakinez gero bere ardurapeko haurrak dagokion informazio pertsonala eman digula, bere baimenik gabe, gurekin harremanetan jarri behar du, helbide honetara idatziz: info@behingoz.es

Pribatutasun-politika honen eguneratzeak edo aldaketak

Pribatutasun-politika aldian-aldian aldatzeko edo berrikusteko eskubidea dugu; aldaketak Pribatutasun-politika berrikusia edo aldatua erakusten den unean gauzatuko dira. Azken berrikuspena "Azken aldaketa" atalean jasoko da. Gure Webgunean egindako aldaketak jakinarazi ondoren Plataforma etengabe erabiltzeak Pribatutasun-politikan egindako aldaketak ezagutzea eta onartzea dakar berarekin, bai eta aldaketen baldintzak onartzea ere.

Nola jarri gurekin harremanetan

Webguneari edo zurekin loturiko informazioari buruzko galdera orokorrik baduzu, edota informazio horrekin egiten dugunari buruzkoa, helbide honetara idatz diezagukezu: info@behingoz.es.