Garbiketa produktu ekologikoak eta biodegradagarriak
Empresa de Desinfección en Bizkaia

Garbiketa produktu ekologikoak eta biodegradagarriak

Behingoz EcoNatural Zelulosazko produktuen banatzaile ofiziala da, baita beste garbiketa-produktu % 100 biodegradagarri eta ekologiko batzuena ere.

EcoNatural produktu berritzaileak Fiberpack® materialaz eginak daude, alegia, edarietarako kartoizko ontzietako zelulosazko zuntzak birziklatuz eskuratutako lehengaiaz.

Birziklatutako sekuentzia ekonaturala

Gehiago jakin nahi? Deskargatu EcoNatural Katalogoa.

Fiberpack® Lucart eta Tetra Pak® enpresen arteko lankidetzaren ondoriozko ingurumen- eta teknologia- konkista da.

Zelulosazko zuntzez ez ezik, edarietarako kartoizko ontziak plastikoz eta aluminioz ere osatuta daude. Lucart Groupen teknologia berritzaileari esker, material horiek ez dira barreiatzen eta beste enpresa espezializatu batzuek berrerabiltzen dituzte.

Ecolabel
Fiberpack

Check Behingoz EKOJASANGARRITASUNA INGURUMENAREKIKO ERRESPETUA

EcoNatural produktuak hautatzeak Ingurumenari modu aktiboan laguntzea ahalbidetzen dizu:

  • Bestela zabortegian barreiatuko liratekeen materialei bigarren bizitza emanez.
  • Atmosferara doazen CO2 isuriak murrizten lagunduz.
  • Zuhaitz-mozketa prebenituz.

Lucart Groupek, 2014an zenbat tona edarietarako kontsumitu osteko kartoizko ontzi erosi ziren kontuan hartuta, honako hau lortzen laguntzen du:

Eco Sostenibilidad

* Edarietarako litro bateko kartoizko ontziak kontuan hartuta.

** Iturria: MITen (Massachussets Institute of Technology) azterlana.

*** Iturria: Legambiente Erroma.

**** Iturria: RISI 2008 azterlana.

Edarietarako kartoizko ontzi baten osagaiak, batez beste, zelulosazko zuntzak (% 74), polietilenoa (% 22) eta aluminioa (% 4) dira.

Envase de cartón para bebidas

Garbiketa profesionalerako produktu ekologiko ugariren artean hautatzeko aukera izan dezazun aritzen gara berrikuntzan, eta produktu % 100 ekologikoen Ekosorta bat inolako kosturik gabe eskura dezazun..

Ekologia-ziurtagiria eskuratu ahal izango duzu zure enpresarako, edarietarako kartoizko ontzi berreskuratuak, salbatutako zuhaitzak eta saihestutako CO2 zenbatzen dituena, bai eta banagailu serigrafiatua ere, azken erabiltzaile guztiek zure ekologiarekiko konpromisoa ikus dezaten.

Certificate Environmental Saving